Zer da Arloen Arteko Proiektua?
Urteak dira Ipintzan Arloen Arteko Proiektuarekin (AAP) hasi ginela. Hauetan epe jakin batean zehar, ikasgai guztiak modu koordinatuan gai konkretu baten inguruan lanketa egiten dugu, bakoitza bere esparrutik eta bere enfokearekin.
Hasiera batean 1.DBHn inplantatu genuen, URA gaia elkarlanean landuz, eta pixkanaka DBHra hedatuz joan ginen.
Ipintzaren ezaugarri garrantzitsu bat da ANIZTASUNArena. Harro gaude, gurean aniztasuna maila askotan dugulako: aniztasun kulturala, aniztasun funtzionalak, aniztasun sexualak... Horiek guztiak altxor bat dira guretzat, zaindu beharrekoa.
Hori horrela, 2. DBHn ANIZTASUN FUNTZIONALA lantzen dugu. Gure institutuan zorionekoak gara Gela Egonkorra eta ZIG gelak ditugulako eta bertako ikasleek, berez institutu batean dagoen aniztasun funtzionala are gehiago aberasten dute.
3. DBHn, aldiz, ANIZTASUN KULTURALA da jorratzen dugun gaia, alegia, gure institutuan jatorri ezberdineko familiak ditugu eta horien herrialdeen berri izateko aukera polita da proiektu hau.
Amaitzeko, 4. DBHn GENERO ANIZTASUNAren gaia jorratu izan dugu, emakumearen bisualizazioan azpimarra eginez.