2. DBHkoak Barnetegian

  • 2023-11-29 |

Aurten, 2. DBH-ko ikasleak Euskal Girotze Barnetegietara joan ahal izan dira. 5 talde izan dira guztira eta haietako bakoitza leku ezberdin batera joan dira: Hondarribia, Barria, Lemoiz, Gorozika eta Zerain.

Elkarbizitza lantzeaz gain, euskal kulturaz eta hizkuntzaz jabetze-jarduerak izan dituzte bertan.

Argazki gehiago: HEMEN

1.DBH-KO IKASLEAK BARATZEKO BASERRI-ESKOLAN IZAN DIRA

  • 2023-10-26 |

1. DBH-ko ikasleak pasa den astean Urdaibaieko erreserba barruan kokatzen den Baratze baserri-eskolan izan ziren 3 egunez. Bertan, baserriari lotutako hainbat ekintza burutu zituzten eta aukera polita izan zen ere elkar ezagutzeko.

Argazki gehiago HEMEN

PASSION FOR KNOWLEDGE 2023

  • 2023-10-6 |

Aurten ere 2. batxiko zientzietako ikasle batzuk Bilbo eta Donostian antolatu diren Passion For Knowledge jardunaldietan egoteko aukera izan zuten urriaren 3an eta 6ean. Bertan nobelarekin sarituak izan diren ikerlari batzuen esperientzia jaso ahal izan dute eta zientziarako grina piztu.

Argazki gehiago HEMEN

 

OÑATIKO NATUR ESKOLAN IBAI EKOSISTEMA AZTERTZEN

  • 2023-10-15 |

 

1.DBH-ko ikasleak pasa den astean Oñatiko Natur Eskolan izan ziren. Bertan, Deba Harana proiektuaren baitan, ibai-ekosistema bat zer den eta nola dagoen osatuta ikusi eta ikasi ahal izan zuten Natur Eskolako lagunekin. Hala, Olapotoko Olaran erreka eta Usakokoa konparatu zituzten eta, behin lanak amaituta, bainu ederra hartzeko parada ere izan zuten!

 

Argazki gehiago: HEMEN

 

ZIG gelakoak Donostian bisitari

  • 2023-09-28 |

Astearte honetan ZIG gelakoak Donostian izan dira goiz-pasa egiten. Bertan Tabakalera bisitatu dute eta, Zinemaldia zegoela aprobetxatuz, aktore famatuak ikusteko eta eurekin egoteko aukera izan dute, tartean Mads Mikkelsen aktore daniarrarekin egon dira. Zuek bai zortekoak!

Argazki gehiago HEMEN.