MAIATZAK 20 IPINTZAREN 50. URTEURREN JAIALDIA
Dakizuenez aurtengo ikasturtean Ipintza institutuaren 50. urteurrena ospatzen dugu. Ikasturte hasieran erakusketa antolatu genuen argazki-zaharrekin.
Ospakizunari merezitako amaiera emateko MAIATZAREN 20an egun osoko jaialdia antolatu dugu: kalejira, buruhandiak, jolasak, herri-bazkaria, erromeria... IPINTZA Euskal Eskola Publikoa osatzen dugun komunitateak elkarrekin ospatzeko eguna izatea nahi dugu. Horregatik egun horretan parte hartzera animatzen zaituztegu!
Bazkarirako tiketak honako egun eta lekuan salgai jarriko ditugu:
· Maiatzaren 2an Bergaran, Ipintzan (8:00-18:00)
· Maiatzaren 3an Elgetan, Ozkarbipean (18:30-19:30)
· Maiatzaren 4an Antzuolan, herriko plazan (19:00-20:00)
Bazkarian 3 menu egongo dira aukeran:
1. Menu nagusia (25€)
o Entsalada mistoa
o Txorizoa sagardo erara
o Bakailao-tortila
o Saiheskia txingarretan tximitxurriarekin
o Pantxineta
o Ogia, kupeleko sagardoa, urteko ardoa eta kafea barne
2. Menu txikia (10€)
o Makarroiak boloñesa erara
o Pintxo morunoak
o Txokolatezko bizkotxoa
o Ogia, ura eta fruta-zukua
3. Menu begetarianoa (25€)
o Patata-entsalada
o Txanpiñoiak berakatzarekin
o Baratxuri nahaskia
o Seitan zainzuri trigero eta piper gorriekin
o Pantxineta
o Ogia, kupeleko sagardoa, urteko ardoa eta kafea barne
Animatu zaitezte eta bixkor ibili tiketak erosten, plazak mugatuak baitira!
Kultur-astean topera
- 2023-04-06 |
Aurten ere, udaberriko oporrak hartu aurreko egunetan kultur-astea ospatu dugu Ipintzan. Hain zuzen ere, aurreko egunetan hainbat ekintza izan diren arren, apirilaren 3-4-5 egunetan institutuan, maila ezberdinetan hainbat hitzaldi, tailer, ekintza izan ditugu: Ndank Ndank elkartekoek 2.DBHkoei euren elkartearen lanaren berri eman diete eta ondoren danbor-hotsaz gozatu ahal izan dugu; Debagoieneko Antzerki Plataformako Josu Zubiak antzerki-tailerra eman die 1.DBHkoei; Alkoholiko Anonimoko Serafinek bere bizipenak kontatu die batxiko ikasleei lehen pertsonan; Jaione Gisasolak heziketa menstrualaz aritu da 4.DBHko eta Batxi 2ko ikasleekin; Kidecaneko Ainhoa Villar ZIG gelakoekin, Gela Egonkorrekoekin eta 2.DBHkoekin aritu da, bere txakerren abileziak erakutsiz; 3.DBHkoek Maitasun erromantikoaz hausnartzeko aukera izan dute, eta Kontsumobideko tailerrari esker, dieta osasungarriez ere ikasi dute; Defensoras elkartekoek arrazismoa, feminismoa eta inmigrazioa gaiak landu dituzte 4.DBHko ikasleekin; 1. batxikoek UEMAko lagunekin euskararen egungo egoeraz hausnartzeko aukera izan dute eta Jabi Elortza idazlearekin ere aritu dira idazleak ikastetxean programa barruan. Horiek guztiak eta gehiago izan ditugu gurean.
Horretaz gain, Kultur-txapelketan kahoot, mahai-jokoak, txontxongilo-txapelketa, euskal-kanten ginkana eta beste hainbat txapelketa egin dituzte. Herri-kirolak ere erronka izan dute ikasleek: zaku-lasterketa, sokatira, txingak, pilota-dantza, linbo...
Eta azken egunean, futbol-partidak, eskubaloia, saskibaloia, zaldi-zaldunak, zapiri-zapi... eta azken jaialdian abesti parodia!
Ederto ibili gara!
Argazki gehiago HEMEN.
AURREMATRIKULAZIOA BATXILERGOA 2023-2024
- 2023/03/27 |
Batxilergorako aurrematrikulazio epea zabalik:
martxoaren 27tik apirilaren 21era.
Idazkaritzako ordutegia:
Astelehena / Asteartea / Osteguna 8:30etatik 16:00etara
Asteazkena / Ostirala 8:30etatik 14:00etara
Informazio gehiago: hemen
OHARRA: Ipintzan ikasi ez dutenek espediente akademikoa aurkeztu behar dute
Bisita Urkulu eta Mekolaldera
- 2023-04-25 |
Aurreko astean hasita eta URA gaia ardatz hartuta, ikasgai ezberdinetan ezinbestekoa dugun elementu horren inguruko lanketa burutu dute 1.DBHko ikasleek.
Proiektua borobiltzeko asmoz, asteazkenean Urkuluko Edateko Uren Araztegira bisita egin zuten 1.DBHkoek. Han, Goienan edaten dugun ura nola arazten den eta gure etxeetara bideratzen den ikusi eta ulertu ahal izan genuen.
Ostegunean, ostera, Osintxun dagoen Mekolaldeko Hondakin Uren Araztegia bisitatu zuten, alegia, gure etxeetatik ateratzen den eta estoldetatik jasotzen den ura nola araztu eta berriro ere Deba ibaiari itzultzen diogun azaldu ziguten han, uraren zikloa nola ixten den.
Bailarako biztanle orok ikusi eta jakin beharko lukeena, bai horixe!
Frantseseko ikasleak Hendaian eta Donibane Lohitzunen
Frantseseko mintegiak antolatuta, 1.DBHtik 3.DBH bitarteko frantsesa ikasgaiko ikasleak Hendaiako Abadia gaztelua bisitatzen egon dira, Euskal Herriak duen altxor ederretako bat. Ondoren, Donibane Lohitzunen arratsalde pasa egin dute giro ederrean.
Argazki gehiago HEMEN.
Donostiako Brain Centerrera bisita
- 2023-05-15 |
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentro bat da, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko, Ikerbasquek, Innobasquek, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean sortua.
Institutuko Psikologiako ikasleek bertako hiru ikerlari gazteen ibilbide akademikoa ezagutzeko aukera izan zuten eta zentroko hainbat laborategi bisitatu zituzten.
1. batxilergoko ikasleak Atapuercan
- 2023-03-10 |
1. batxilergoko ikasleak, Filosofia mintegiak antolatuta, Burgos (Espainia) hiriko Museo de la Evolución Humana bisitatu dute eta ondoren, Atapuerca indusketa gunetik gertu dagoen CAREX (Centro de Arqueología Experimental) ikergunean egon dira, historiaurreko bizilagunen bizi-ohiturak ezagutzeko.
Argazki gehiago HEMEN.
Ipintzako emakumeak Lilatoian
- 2023-03-05 |
Pasa den domekan, Ipintza eskola komunitateko hainbat emakumek Donostian ospatzen den Lilatoian hartu zuten parte. Zorionak neskak!
AURREMATRIKULAZIOA DBH 2023-24
- 2023-02-09 |
Hurrengo astelehenean, Otsailaren 13an aurrematrikulazio epea zabaltzen da, otsailaren 24ra arte.
Informazio gehiago: HEMEN
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
Astelehena / Asteartea / Osteguna | 8:30 - 16:00 |
Asteazkena / Ostirala | 8:30 - 14:00 |
Zalantzak: idazkaritza@ipintza.net
KARAPAIXO GOXO-GOXOAK
- 2023-01-26 |
Gela Egonkorreko lagunok gaur banatu ditugu lehen bi karapaixoak. Sarituak Carlos Larrazabal eta Bego Mujika izan dira. Saria irakasleen artean banatzeko erabakia hartu dute eta oso goxoak atera direla aitortu digu irakasle batek baino gehiagok!
Gela Egonkorrekook eskerrak eman besterik ez dugu 2 "nerabe" hauek ikastetxearentzat egiten duten lan guztiagaitik.
On dagizuela!
ERAKUSKETA ANTZUOLAN Ipintzaren 50. urteurrena
- 2023-01-21 |
Bergaran egin moduan, oraingo honetan Ipintzaren 50. urteurrenaren harira osatutako erakusketa Antzuolako Olaran erakusketa aretoan izango da ikusgai, urtarrilaren 28an eta 29an, 18:30etik 20:30era bitartean.
Goienan berria hemen
Argazkia: Imanol Soriano, Goiena
HITZALDIA: Mar Romera pedagogoa

OTSAILAREN 13tIK 24ra ONARPEN PROZESUA
- 2023-01-19 |
Otsailaren 13an zabalduko da ikasleen onarpen prozesua (aurrematrikulazioa).
4. mailako Dibertsifikazioko ikasleak Igartubeiti museoan bisitan
- 2022-12-21 |
Dibertsifikazioko 4. mailako ikasleak txangoa egin dute Ezkio-Itsason kokatutako Igartubeiti baserri-museora. Aintzinako baserri baten eraikina ezagutzeaz gain, orduko bizimoduaren inguruko azalpenak jaso dituzte ikasleek.
Argazki gehiago: hemen.
4. DBHko Ikasleak Lehen Sorospenak ikasten
- 2022-12-20 |
Osasun-zentroko profesionalen laguntzari esker, 4. DBHko ikasleek Lehen Sorospenen inguruko ikastaro trinkoa jaso dute Ipintzan. Denon desira den arren inoiz halakorik erabili behar izatea, ezinbestekoa da gutako bakoitzak larrialdi egoera batean nola jokatu ezagutzea.
Batxilergoko Psikologiako ikasleak Aita Mennin bixitan
Batxilergoko Psikologiako ikasleak bixitan izan dira Arrasateko Gesalibar auzoan kokatzen den Aita Menni ospitale psikiatrikoaren egoitzan. Bertan, besteak beste, buruko kalteak izan dituztenak nola artatzen dituzten ezagutarazi diete.
HITZALDIA: Nerabeak konektatuta
PANTALLAS AMIGASekoen tailerrak 1. eta 3.DBHn
- 2022-12-20 |
Pantallas Amigas elkarteko lagunek 2 egunetan zehar tailerrak eman dituzte 1. eta 3. DBHko ikasleen artean, teknologia berrien inguruko informazioa zabalduz eta, bereziki, azpimarra eginez hauen erabilera arriskutsuan.
Pantallas Amigas elkartearen webgunea hemen.
Musikariak ikastetxeetan: Paxkal Irigoyen gurean
- 2022-12-12 |
Musikariak ikastetxeetan programaren barruan, Paxkal Irigoyen musikari Ainiza-Monjolostarra (Nafarroa Beherea) izan dugu gurean.
3.DBH-ko gure ikasleak, musikari honen bizimoduaren berri izan dute eta hortaz gain, bere musika ezagutu eta dantzan aritzeko parada ere izan dute.
Argazki gehiago: hemen.
Paxkal Irigoyenen musika entzuteko: Badok
Euskararen Eguna 2022
- 2022-12-05 |
Aurten ere Ipintza institutuan Euskararen Eguna ospatu dugu. Horretarako, Got talent moduko jaialdiak egin ditugu maila ezberdinetan areto nagusian.
Honekin, Euskaraldiari amaiera emateaz gain, gure euskararekiko konpromezua eta maitasuna adierazi nahi izan dugu.
Euskal Herri euskaldun baten bidean, HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!
Argazki gehiago: hemenESKOLA MOREA, ETORKIZUNA GUREA
Azaroaren 25a, Genero Indarkeriaren aurkako eguna. Ipintzan beste behin, existitu beharko ez lukeen indarkeria honen aurrean planto egin dugu.
Zorionak, bestalde, gure institutuko 2.Eko Laia Torres, Unai Jimenez, Sergio Alvarez, Elene Losada eta Iker Pescador ikasleei, Bergaran egun honetarako atera diren pegatinetarako lema lehiaketa irabazi dute-eta:
Eskola morea etokizuna gurea
Ipintzan ere MovemBergara
Movember, ingelesezko Moustache (bibotea) eta November (azaroa) terminoen elkartzetik sortua, urtero egiten den jarduera bat da. Azaroan zehar bibotea hazten uztea da Movemberren oinarria, eta gizonezkoen osasun-gaiei buruz kontzientziatzeko topaketak antolatzen dira, hala nola prostatako minbiziari buruz, barrabiletako minbiziari buruz edo gizonezkoen depresioari buruz, besteak beste. Gizonezkoen osasun arazoen aurka lan egiten duten instituzio edo elkarteentzako dirua biltzeko ere erabiltzen dira egun hauek.
Ekimen hau Australian ospatu zen lehen aldiz 2003an.
Ipintzan bat egin dugu ekimen honekin eta ikasle zein langile batzuk bibotea utzi dugu espreski egun hauetarako.
Hortaz gain, ekimenarekin bat egin dutenak ere lagun izan ditugu!
Mila esker guztiei!
Ipintzan ARIGUNEA gara!
Azaroaren 17tik Abenduaren 2ra bitartean, euskaldunok ariketa nazionala burutuko dugu euskararen alde.
Ipintza institutuak bat egiten du ekimen honekin ARIGUNE gisara, alegia, euskaraz aritzeko gune gisara.
Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da!
Jantzi zure txapa!
Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
1.DBH URRETXUKO URRELUR MUSEORA BISITAN
1.DBHko ikasleak, Biologia-Geologia mintegiak antolatuta, Urretxuko Urrelur Mineralen museora egin dute bisita. Bertan antolatzen duten Mineralen Astearekin lotuta, erakusketa bat eta tailer txiki bat egiteko aukera izan dute gainera.
AZAROAK 5 EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA
- 2022-10-27 |
AZAROAREN 5ean, LARUNBATA, MANIFESTAZIOA BILBOn
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE
HEZKUNTZA LEGE HONI EZ!
DEBAGOIENEKO ERREKA GARBIKETA AUZOLANEAN
- 2022-10-04 |
Ipintza institutuak bat egiten du Debagoienean Errekak Bizirik auzolanean ekimenak eta Bergarako Udalak deitzen duten Deba ibaiaren garbiketa auzolanean ekimenarekin.
Animatu eta parte hartu!
IPINTZA INSTITUTUAREN 50. URTEURRENA
- 2022-09-29 |
Ipintza institutuaren lehen harria 1972. urtean jarri zen. Geroztik, 50 urte hauetan, makina bat bergarar zein inguruko pasa dira gure eskolatik.
Urteurren hau ospatzeko asmoz, ostiral honetan ospakizunekin hasiko gara.
Horrekin batera Aroztegia erakuslekuan ostiralean inauguratu eta urriaren 23ra arte zabalik egongo den argazki zaharren erakusketara gonbidatzen zaituztegu.
HITZALDIA: Mar Romera pedagogoa

IGAROBIDEA PROIEKTUA GUREAN
Badira bi urte, Igarobidea proiektuarekin lanean hasi ginela, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan. Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako saltoa kezka eta urduritasun-iturri izan ohi da ikasle berrientzako. Eskola berria, eraikin berria, irakasle berriak, lagun berriak, bai eta herri berria ere zenbaitentzako... gauza berri asko suposatu ohi dute 12-13 urte dituzten gure umeentzako, eta, esan bezala, askok urduritasun handiz bizi izaten dute momentu hori.
Horregatik, igarobide hori ahalik eta lasaien egin dezaten helburu, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko profesionalek lagunduta eta GoiEskolarekin elkarlanean, Ipintza institutua IGAROBIDEA proiektuan sartu ginen duela bi urte.
Aurreko astean, Igarobideak, parte-hartze kultura eta garapen komunitarioaren norabidean jardunaldia egin genuen Eskoriatzako campusean.
Horren inguruko albisteak jarraian dituzue ikusgai:
2022-2023 IKASTURTEAREN HASIERA
- 2022-08-31 |
Eskolara bueltan
IRAKASLEAK
Irakasleek irailaren 1ean goizeko 9:00tan izango dute ikasturte hasiera.
Irakasle berriei 9:30etan Batxilergoko eraikineko (eraikin gorria) liburutegian egingo zaie harrera.
IKASLEAK
Ikasleen 2022-2023 ikasturtearen hasiera irailaren 8an izango da.
DBHko eraikina
DBH 1. Maila..................... 11:00etan
DBH 2. Maila....................... 11:15ean
DBH 3. Maila....................... 11:30ean
GELA EGONKORRA............ 11:00etan
BATXILERGOko eraikina
3. DC.................................. 11:30ean
4. DC................................. 11:00etan
DBH 4. Maila..................... 11:00etan
BATX 1. Maila..................... 10:30ean
BATX 2. Maila..................... 11:00ean
ZIG.................................... 11:00etan
DBHko ikasleentzat Irailaren 8an, aurkezpen egunean, autobus-zerbitzua egongo da. Autobusa, goizeko 10:30ean, ohiko lekuetan eta itzultzekoa 13:00etan izango da.
Gela Egonkorreko eta ZIG gelako taxi-zerbitzua egongo da ikastetxera etortzeko. Itzulera 13:00an izango da. Garraio-arduraduna zuekin harremanetan jarriko da.
Jantoki zerbitzua irailaren 19an hasiko da.