GELA EGONKORRA
1.- SARRERA
Eragozpen handiak dituzten ikasleak eskolatzeko proposatzen da gela egonkorra. Bertan, ikasle bakoitzak laguntza bere premien arabera jasotzen du; betiere, irizpidea garapena bultzatzea izanik.
Bergarako Ipintza Institutuko Gela Egonkorra 2013-2014 ikasturtean sortu zen. Aipatzekoa da Gipuzkoan DBHn lehen Gela Egonkor publikoa dela. Hori dela eta, Bergarako eta inguruko ikasleak hartzen ditu ( Arrasate, Oñati …)
2.- ZER DA GELA EGONKORRA?
Autismoa eta garapenaren asaldura orokorrak jasaten dituzten ikasleek erabiltzeko gela da.
Gela honetan aritzen diren espezialisten perfila honakoa da:
- Pedagogia terapeutikoko bi irakasle.
- Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat, gutxienez.
Ikasleak 12 urtetik 16 urte bitartera egon daitezke Gela Egonkorrean.
Gela Egonkorreko ratioa 5 ikaslekoa bada ere, salbuespen moduan 6 izatera irits daiteke.
Gela honek material eta ekipamendu berezia behar du.
Gela Egonkorraren helburua da ikasleei ikaskuntza funtzionalak eskaintzea; etorkizunean ahalik eta autonomoen izan daitezen.