KARAPAIXO GOXO-GOXOAK

  • 2023-01-26 |

 

Gela Egonkorreko lagunok gaur banatu ditugu lehen bi karapaixoak. Sarituak Carlos Larrazabal eta Bego Mujika izan dira. Saria irakasleen artean banatzeko erabakia hartu dute eta oso goxoak atera direla aitortu digu irakasle batek baino gehiagok!

Gela Egonkorrekook eskerrak eman besterik ez dugu 2 "nerabe" hauek ikastetxearentzat egiten duten lan guztiagaitik.

On dagizuela!

 

 

ERAKUSKETA ANTZUOLAN Ipintzaren 50. urteurrena

  • 2023-01-21 |

Bergaran egin moduan, oraingo honetan Ipintzaren 50. urteurrenaren harira osatutako erakusketa Antzuolako Olaran erakusketa aretoan izango da ikusgai, urtarrilaren 28an eta 29an, 18:30etik 20:30era bitartean.

Goienan berria hemen

Argazkia: Imanol Soriano, Goiena

OTSAILAREN 13tIK 24ra ONARPEN PROZESUA

  • 2023-01-19 |

Otsailaren 13an zabalduko da ikasleen onarpen prozesua (aurrematrikulazioa).

 

HITZALDIA: Mar Romera pedagogoa

Goieskolak antolatuta, Mar Romera pedagogo andaluziarra izango da Arrasateko Amaia antzokian. Bertan emozioez eta ahalduntzeaz berba egingo digu.
 
Informazio gehiago hemen
 

PANTALLAS AMIGASekoen tailerrak 1. eta 3.DBHn

  • 2022-12-20 |

Pantallas Amigas elkarteko lagunek 2 egunetan zehar tailerrak eman dituzte 1. eta 3. DBHko ikasleen artean, teknologia berrien inguruko informazioa zabalduz eta, bereziki, azpimarra eginez hauen erabilera arriskutsuan.

Pantallas Amigas elkartearen webgunea hemen.