Hitzaldia. Adikzioak gaztetxoengan

  • 2024-05-08 |

Berriki gure ikasleek “ADIKZIOAREN PREBENTZIORAKO” programa jaso dute SASOIA elkartearen eskutik eta Bergarako Udalaren laguntzaz. Programa horren berri zuei emateko eta ikasleekin jasotako informazioaren deskargua egiteko bi hitzaldi antolatu ditugu:

  • Maiatzaren 8an, 17:00etan, 1.DBHko familientzako
  • Maiatzaren 14ean, 17:00etan, 3.DBH, 4.DBH eta 1. batxilergoko familientzako

Hitzaldi horretan, ikasleekin burututako programan landutakoaren berri emango dugu, familiek dituzuen kezkak partekatzeko espazioa izango duzue eta jarribide batzuk eskeiniko zaizkizue.

Eskertuko genuke zuen asistentzia konfirmatzea Inikaz bidaliko zaizuen galdetegiaren bitartez.

Saio honetan parte hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu, informatuta egotea denon ardura baita. Zuen parte hartzea espero dugu.