Edukira joan
ES EU

Batxilergoko matrikulazioa 2024-2025 ikasturterako

  • 2024-06-11 |

2024-25 ikasturterako Batxilergoko ohiko matrikulazio aldia ekainaren 17an zabalduko da eta uztailaren 2an itxi, biak barne.

Informazio gehiago: HEMEN.

 

Koldo Eleixalde literatura sariak 2024

  • 2024-06-04 |

Pasa den maiatzaren 26ean, Bergarako Koldo Eleixalde literatur lehiaketaren sariak banatu ziren Seminarixuan.

Sarituen artean Ipintzako ikaslea den Leire Galeanok saria irabazi zuen Bertsolaritza atalean. Halaber, Leire Moncayola eta Enara Granadosek ere saria irabazi zuten, hauek Komiki atalean.

Zorionak saritu guztiei!

   

 

 

Igande honetan, Euskal Eskola Publikoaren jaia Ordizian

  • 2024-05-29 |

Publikoa aI do da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren leloa.

Ordizin eta Euskal Herrin publikoa ai do. Ebie bezela ai do! Batzutan lanbro edo xirimiri modun, baina ai do. Guztie bustitzen do. Belardik ureztatzen dittu, lurre ontzen do, eozein klase ta koloretako landarak hazi ta loretzeko .

Publikoa I do, publikoa guk eitten deu, gutako bakoitzek ta danok elkarrekin, hezkuntza danontzat izan dein, danon eskua eon dadin. Eozein klase ta koloretako landarak hazi ta loretzeko.

Irudiari dagokionez, Eukene Lekuona da aurtengo irudiaren egilea, Ordiziako Urdaneta eskolako komunitatearen kide den diseinatzailea. Logo honen bitartez dena bustitzen duen euria eta hezetasun horretatik sortzen den bizitza irudikatu nahi izan ditu Lekuonak.

Euria koloretako tanten bidez irudikatzen da eta kimuak koloretako hostoen moduan. Kolore horiek adierazten digute sortzen dena plurala eta inklusiboa dela. Elementuak modu oso erraz eta garbian irudikatu dira da azpimarratu nahi ditugun hiru ardatzak (publikoa, euskalduna eta aniztasuna eta inklusiboa) garbi ikus daitezen.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Gaur, maiatzak 17, Genero aniztasuna ospatuz

  • 2024-05-17 |

 

Gaur, maiatzak 17,  LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

Genero identitateen aniztasuna ikusarazteko asmoarekin eta pluralismo eta integrazioaren alde puxtarritxo bat gehitzeko JOLASA sortu dugu. 

 

EGIN KLIK HEMEN

Palestinako haurrak "Gure Haurrak ere badira"

  • 2024-05-09 |

 

Gasteiz eta Bilboko hainbat eskola publiko, ikastola eta guraso elkartek Palestinako haurrak "Gure Haurrak ere Badira" ekimena abiatu dute. Azken hilabete luze hauetan Palestinan gertatzen ari denak hunkituta, ekimen honen helburua da hango haurrak eta nerabeak pairatzen ari diren sarraskiak salatzea eta Eskola Komunitatea genozidio honen aurrean manifestu baten inguruan biltzea. Jadanik 13.000 haur eta nerabetik gora dira eraildakoak; horiei zaurituak eta umezurtz geratutako haurrak gehitu behar zaizkio.

 

Egoera larri honen aurrean, Ipintza institutuko eskola komunitate osoak, langileriak zein guraso elkarteak, bat egiten dugu manifestu horretan adierazten denarekin:

  • Bermatzea haurrak ez daitezela gerra-helburu izan.
  • Justizia giza eskubideen urraketen aurrean. Haurren hilketa eta​ mutilazioa, eskolen zein ospitaleen aurkako erasoak, haurren aurkako urraketa​ larriak dira. Nazioarteko komunitateak bermatu behar du berehalako ikerketa​ independenteak egiten direla eta egileak justiziaren aurrera eramaten direla.
  • Berehalako su-eten iraunkorra Gazan, eta genozidioaren amaiera​ Palestinan, NBEko Giza Eskubideetarako Goi Komisarioak horrela definituta. Gainera, berehalako esku-hartzea eskatzen dugu, biztanleria zibilaren babesa​ ziurtatuko duena, laguntza humanitarioa sartzea ahalbidetuko duena eta​ okupatutako lurralde palestinar guztietan giza eskubideen errespetua​ bermatuko​ duena.

​Horrekin batera, etzi ostirala, maiatzaren 10ean, 18:00etan, Gasteizeko Foruen plazatik abiatuko den manifestaziorako deialdia luzatzen dugu, bai eta, ostiralean bertan, Ipintza institutu aurrealdean 10:50ean burutuko dugu elkarretaratzera ere bai.

 

Atxikita daukazue bat egiten dugun manifestua, bai eta Gasteizeko manifestaziorako kartela ere.

Halaber, ekimen honen inguruan komunikabide ezberdinetan agertutako albisteak ere ikus ditzakezue: 

Barne-loturak

  50.URTEURRENA

Kanpo-loturak

 

 

Orientaline

© IPINTZA BHI
Telefonoa: 943899444 | Fax: 943899445
012981aa@hezkuntza.net