Kalitatea hezkuntzan

Ipintza institutuak Kalitate proiektu globala eratu eta ezartzeko urratsak eman ditu azken urteotan, prozesuak diseinatzetik martxan jartzerainoko bidea, alegia.
Etengabeko hobekuntza helburu, ikastetxearekin lotutako esparru guztietara zabaltzen ari gara proiektua (ikastetxearen egiturak eta  antolakuntza, praktika onak, sareko koordinazioa, barne eta kanpo-auditoriak, ...)

 

IPINTZA institutuak "KALITATEA HEZKUNTZAN" izeneko Kalitatea Kudeatzeko Sistemari dagokion ziurtagiria lortu du.

Zigilu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  gure hezkuntza komunitateak etengabeko hobekuntzan egindako bidea saritu nahi du, eskola-kudeaketa eta eskola-antolaketa arloan betetako lana agerian jarriz.


No documents found