GARRAIOA
1. DOANEKO GARRAIO-ZERBITZUA
DBH-ko ikasleek doaneko garraio-zerbitzua dute honako irizpide hauen arabera:
· 1. zikloko ikasleak: etxetik ikastetxerako distantzia 2 kilometro baino gehiago baldin bada
· 2. zikloko ikasleak: etxetik ikastetxerako distantzia 4 kilometro baino gehiago baldin bada
2. IBILBIDEAK:
1. Osintxu – San Anton Abad
2. Elgeta – Ubera
3. Antzuola 1 (Antigua – Torresoroa)
4. Antzuola 2 (Antigua – Torresoroa) – Bergara (Ozaeta – Zubiaurre – Martoko)
5. Angiozar (ikastetxera etortzeko, taxia; itzultzeko, HerriBusa)
3. Beste herri batzuetako ikasleak:
Justifikatutako arrazoiengatik beste herri batzuetatik datozen ikasleek garraio publikoa edo ibilgailu partikularra erabiliko dute. Horren gastua, familiek banakako diru-laguntzen bitartez berreskuratzeko eskubidea dute.
4. ZIG eta Gela Egonkorreko ikasleak:
Ahal dela, aipatutako ibilbideetako garraioa erabiltzeko baimena emango zaie. Bestela, ikasle horien premia bereziei egokitutako garraio-sistema izango dute.