EA2030eko BERRIAK
EA21 2012-2013
Aurten Eskola Agenda 21 proiektuan landuko dugun gaia HONDAKINEN KUDEAKETA da.
Dagoeneko badakigu hondakinen pilaketa eta kudeaketa arazo handia dela, eta honen konponbidea ez da batere erraza.
Gure hurbileko eremutan -ikastetxe, Udal eta etxean- hondakinen berrerabiltze eta biriziklapena aztertu eta hobetzea da aurtengo asmoa.
HELBURUAK
- Sortzen diren hondakinen kopurua murriztea.
- Hondakinak berrerabiltzea
- Birziklatzea
- Beharrik gabe hondakinak sortzen dituzten ontzietan sartutako produkturik ez erostea.
- Hondakinen sorreran bertan gutxitzea, hala bolumenaren aldetik, nola pisuaren, aniztasunaren eta arrisku mailaren aldetik.
- Hondakinak jatorrian eta gaika bil daitezen sustatzea. Kalitatezko bilketa izango da, eta ahalik eta gai gehien bilduko dituena.
- Jatorrian egindako gaikako bilketatik datorren materia organiko biodegradagarriarekin konposta egitea.
- Herritarrak hondakinak kudeatzeko jardueretan sartzea.
INGURUMEN BATZORDEA
INFORMAZIO GEHIAGO:
- EKOBLOG
EA21 2011-2012
Aurten Eskola Agenda 21 proiektuan landuko dugun gaia MUGIKORTASUNA da.
Bergarako garraiobideak eta beraien eraginak (poluzioa, zarata...) aztertuko dira ekintza eta unitate didaktiko ezberdinen bitartez.
Aurreko urteetan egindako lanaren laburpena hemen: EA21 2005-2011
2011-2012 ikasturteko EKO-ORDEZKARIAK
ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA
Zorionak denoi!
Gure institutuak Eskola Jasangarriaren agiria lortu du. EA21 hasi genuenetik bost urte pasatu direnean gure ingurunearekiko ahaleginak errekonozimendua izan du.
Hainbat urteetako lanak bere fruitua eman du. Zorionak proiektu honetan ( Eskola Agenda 21) parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta gurasoei. Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, eta espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.
"ESKOLA JASANGARRIA" ospatzeko ekitaldiaren argazkiak