Ipintza Institutua 1972. urtean sortutako Eskola Publikoa da. Bertan 1996 arte BUP-COU ikasketak eman ziren, jarraian LOGSE legea indarrean sartu zenean DBH-ko ikasketak ezarri ziren, eta poliki-poliki gaur egungo Batxilergoak.
1998tik aurrera Bergaran 12-18 etapako eskaintza publiko bakarra Ipintza Institutuak eskaintzen du.
Gaur egun DBH eta batxiler mota ezberdinak eskaintzen dira:
- Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa.
- Zientziak eta Teknologiako Batxilergoa.